Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thulé

Groenlandiako ipar-mendebaleko hiria, Baffingo badiako iparraldean. 10.000 biztanle; jendea bizi den hiri iparraldekoena da. Salerosketa gunea eta Groenlandia ikertzeko zenbait bidaldiren abiapuntua. Estatu Batuen base militarra da.  v  Greziarrek eta erromatarrek munduko tokirik iparraldekoenari eman ohi zioten izena. Piteas itsasgizonak aipatu zuen lehen aldiz; Britainia Handitik iparraldera zegoen Itsaso Atlantikoko uharte bat bide zen, baina ez da argitu Shetlands uharteetako bat, Norvegia edo Islandiari buruz ari ziren.