Thalamas Labandibar, Juan
(«Juan de Emparan», «Juan de Landibar», «Basaburu», «J.P. Yoldi», «Pagogaña»). Gipuzkoar idazlea (Behobia, Irun, 1906 - Donostia, 1981). Irunen, Donostian, Okzitaniako Tolosan eta Parisen ikasketak egin ondoren, apaiz egin zen. 1932-1936 urte bitartean Gasteizko apaizgaitegiko irakasle izan zen. 1938an Anayak aldizkariaren zuzendari izan zen, Parisen. 1939-1943 urte bitartean Akizeko Tilh herriko apaiza izan zen. Gernika aldizkariaren zuzendari izan zen 1944. urtetik 1953. urtea arte. Egan, Idearium, Yakintza, El Bidasoa eta La Voz de España aldizkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Contribución al estudio etnográfico del País Vasco continental (1931), Laicismo y cristianismo (1932) eta Aspectos de la vida profesional vasca (1934), La mentalidad popular vasca según Resurrección Mª de Azkue (1975), El sentido genésico del cosmos en la mitología vasca; El sentido cosmovital en las poesías de Lizardi; Erasmistas y reformadores vascos; El concepto personalista del hombre según Pedro de Axular y Xabier Zubiri, etab.