Thackeray, William Makepeace
Ingeles kazetaria eta eleberrigilea (Alipur, Kalkuta, 1811 - Londres, 1864). Funtzionario baten semea zen eta aita hil zenean Ingalaterrara abiatu zen ikasketak egitera. Barry Lindon (1852) eleberria eta The Book of Snobs (1848, Snob-en liburua) saiakera bilduma izan ziren egilearen lehen lanak. 1847. urtetik aurrera Vanity Fair (Harrokeriaren azoka), ohitura eleberri handia, argitaratzen hasi zen, gizartearen satira eta ikasgai moralak uztartzen zituena. Ondorengo urteetan hitzaldi ugari eman zituen Ingalaterran eta Estatu Batuetan, eta kritikari bikain gisa agertu zen The English Humourists of the Eighteenth Century (1853, XVIII. mendeko umoregile ingelesak) izenburua zuten hitzaldi sailetan. Kontakizun liburuei dagokienez, alegiazko liburuak, liburu komikoak eta lan historikoak idatzi zituen: Rebecca and Rowenna (1850), The History of Pendennis (1849-1850, Pendennis-en historia), The History of Henry Esmond (1852, Henry Esmond-en historia) eta The Virginians (1858-1859, Virginiatarrak).
- tex
- Texas
- Tezcatiploca
- Th
- Thabor
- Thackeray, William Makepeace
- Thaelmann, Ernst
- Thailandia
- thailandiar
- thailandiera
- Thalamas Labandibar, Juan