Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thalberg, Sigismund

Austriar pianista (Geneva, 1821 - Posillipo, 1871). Hummel, Sechter, Kalkbrenner eta Moscheles-en ikasle izan zen. Hamalau urte zituelarik Vienako aretoetan hasi zen jotzen. 1830. urtean Alemanian eta Ingalaterran eman zituen kontzertuak. 1836. urtean Parisen hartu zuen bizilekua, eta F. Liszt ezagutu zuen. Estatu Batuetan ere eman zituen kontzertuak. Thalberg-ek, XIX. mendeko pianista bikain gehienek bezala, bere lanak jotzen zituen. Bi opera, kantuak eta pianorako lan asko idatzi zituen.