Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tezcatiploca

Mit. Eguzkiaren jainkoa, Antzinako Mexikoko nahua herrien artean. Jainko nagusia zen eta Quetzalcoatl zuen aurkari nagusi. K.o. X. mende aldera zabaldu zuen tolteka herriak haren gurtza. Tenochtitlan, azteken hiriburuan, Texcoco, Oaxaca eta Tlaxcala-n ohoratzen zuten bereziki.