Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

teutoi

(Germanieraz teutsch edo deutsch). iz. eta izond. Germaniako antzinako herria, jatorri ezezagunekoa, zelta agian. Itsaso Baltikoaren ertzean egokitu ziren K.a. II. mendean. K.a. 113. urte aldera zinbriarrekin elkartu eta Galiako lurretan sartu ziren. Erromatarrek suntsitu zituzten Aquae Sextiae-ko guduan (K.a. 102, gaur egungo Aix). Haien izenaz, teutsch edo deutsch, deitzen zaie herri germaniarrei.