Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tetrijido

izond. Zool. Ortopteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Itxuraz otien antzekoak dira, baina neurriz haiek baino txikiagoak (8-25 mm luze). Aurreko hegoak ezkata txiki batzuek baino handiagoak ez dituzte, atzekoak, berriz, mota gehienek handiak dituzte. Kolorez arreak izaten dira eta ibili ere gehiago ibiltzen dira bere koloreko lekuetan belar artean baino. 700 tetrijido mota ezagutzen dira; horietan ezagunena Tetrix undulata da.