Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tetrodo

iz. Elektr. Lau elektrodo dituen balbula edo hodi elektronikoa, anodo batez, katodo batez eta bi saretxoz osatua. Sare batek kontrol elektrodoarena egiten du; besteak, berriz, pantaila elektrostatikoarena egiten du eta, kontrol sarearen eta anodoaren artean jarriz, biak bereizten ditu. Hala, anodo-katodoen arteko erresistentzia gutxitzen da eta bi elektrodoen arteko kapazitatearen efektuak murrizten.