Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taylor, Frederick Winslow

Estatu Batuetako ingeniaria eta ekonomialaria (Germantown, Pennsylvania, 1856 - Filadelfia, 1915). Lanaren antolamendu sistematikoa bultzatu zuen, eta lan egun baten ebaluazioa egiteko metodo bat proposatu zuen. 1900. urtean altzairu lasterrak aurkitu zituen, eta horri esker makinen errendimendu handiagoa lortu zen. Lan nagusiak: Shop Management (1903, Dendetako zuzendaritza), The Principles of Scientific Management (1911, Zuzendaritza zientifikoaren printzipioak).