Taylor, Paul
Estatu Batuetako dantzaria eta koreografoa (Wilkinsburg, Pennsylvania, 1930). Martha Graham dantzariaren ikasle izan zen, eta 1953. urtean haren dantza taldean hasi zen lanbidez dantzari. 1954. urtean Paul Taylor dantza taldea sortu zuen. Adierazkortasun molde berri eta ausarta bultzatu zuen bere koreografietan. Koreografia ezagunak ditu: Lau epitafio (1956); Dueto (1957); Hiru epitafio (1960); Intsektuak eta heroiak (1961); Aureole (1962); Post meridiem (1965); Orbs (1966); Noahren ministrilak (1973); eta Udaberriaren eskaintza (1980).