Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taylor, Brook

Britainiar matematikaria (Edmonton, Middlesex, 1685 - Londres, 1731). Zientziaren arazo asko aztertu zituen: kapilaritatea, jaurtigaien higidura, oszilazio guneak etab. Diferentzia finituetako kalkuluaren sortzaile nagusietako bat izan zen. 1715. urtean idatzi zuen Methodus incrementorum directa et inversa, bere lan garrantzitsuena, eta han agertu zituen Taylor-en segida, diferentzia finituen bidezko kalkulua, ekuazio diferentzialen soluzio bereziak etab.  v Taylor-en formula. Mat. Aldagai independientearen x+h balioarentzat f(x) funtzioaren garapena adierazten duen formula:



 Rn formularen hondarra da. v Taylor-en segida. Mat. Taylor-en formula erabiliz eta n-ren balioa infinitura hurbiltzean lortzen den segida. Kasu horretan, Rn hondarraren balioa zerorantz hurbiltzen da.