Taylor, Elizabeth Rosemond
Estatu Batuetako antzezlea, jaiotzez ingelesa (Londres, 1932). Hamar urte zituenean hasi zen zinema munduan lan egiten, eta handik aurrera film ugari egin ditu. Era askotako pertsonaiak antzeztu ditu. Film hauetan lan egin du, besteak beste: Life with Father (1947, Aitarekin bizi izatea), Ivanhoe (1952), Rapsodia (1955), Gigante (1956), Cat on a Hot Tin Roof (1958, Katua zink berozko teilatu gainean), Cleopatra (1963), Who´s Afraid of Virginia Woolf? (1966, Nor da Virginia Woolf-en beldur?), The Blue Bird (1976, Txori urdina), The Mirror Crack´d (1980, Ispilu hautsia).