Taylor, Cecil
Estatubatuar jazzeko piano jotzailea eta musikagilea (Long Island, 1930). Zortzi urte zituela ikasi zuen pianoa eta perkusio tresnak jotzen. Musikaren mutur batetik besterako ibilbidea egin zuen, eta, hala, Hot Lips Page tronpeta jotzaile klasikoarekin eta Albert Ayler saxofoi jotzaile iraultzailearekin jo zuen. Horrela ezagutu zituen Thelonious Monk, Duke Ellington eta Igor Stravinski. 1960ko hamarraldian, free jazz-aren pertsonaia nagusietako bat bihurtu zen. Mota guztietako artistekin lan egin zuen: Bommo Bailey tap dantzaria, Mikhail Barishnikov dantzaria, Friedrich Gulda eta Max Roach.