Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

taxu

iz. Itxura, tankera. ik. tailu 3. Egan-i halako aldizkari taxu apurren bat aukitzen diogu. Gogoetak hitz neurtuz, hots, neurri eta taxu jakinez antolatutako hitzetan bakarrik adieraziz. || Mota. ik. tailu 3. || Taxuz. adlag. Itxuraz, behar den bezala, egoki. Lanbide gogorra hartu zuen bere gain baina gogotik ekin zion eta taxuz burutu du. Eta buruz, taxuz eta adorez, ez esku arinez, nekearen nekez baino, egiten den lanari gertatu ohi zaionez, harena ere iraunkorra izango da.