talion legea
(Lat. lex talionis). Antzinako Babilonian zabaldu zen legea; haren arabera, lege hausleek berek eginiko delitu bera pairatu behar zuten zigor gisa. Ohitura horiBabiloniatik beste kultura batzuetara igaro zen, eta “begia begi truk” dioen printzipioa han eta hemen zabaldu zen (Palestina, antzinako Erroma…). XVIII. mendean galdu zen ia erabat Europan, eta gaur egun huts guztiz txikietan baizik ez da erabiltzen zenbait lekutan.