Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

talidomida

iz. Farm. Azido n-ftalilglutaminikoaren imidaren izen arrunta, terapeutikan lasaigarri eta hipnotiko gisa erabiltzen dena. Botika horioso ezaguna egin zen 1950 ondorengo urteetan, haurdun zeuden emakumezkoei haurdunaldiaren lehen hilabeteetan eman zitzaienean oker ugari sortu zituelako umekiengan, eta merkatutik kendu zuten.