Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

taliazeo

izond. Zool. Kordadunen edo tunikadunen phylum-eko izen bereko klaseko uretako animaliez esaten da. Planktona osatzen duten animaliak dira eta urak eramanda ibiltzen dira inon itsatsi gabe. Zilindro itxurako gorputz gardena dute, kordadunen ezaugarririk ez duena, esateko, enbrioi egoeran bakarrik izaten baitute “korda”. Bi zulo nagusi dituzte, ahokoa eta uzkikoa, baina zakatz itxurako beste zulo txikiak ere badituzte ura iraganaraziz janaria iraizteko. Gorputzean eraztun modura eratuak dituzte giharrak.