talentu
iz. Antzinako pisu banakoa, hebrearren, egiptoarren, greziarren eta erromatarren artean erabilia. Pisua, eta bere partikularekin (mina) zuen erlazioa, oso desberdinak ziren lurralde batetik bestera. Hala, talentuak 50-60 mina izan zezakeen, lekuen arabera; pisuz, Atikako talentuak, adibidez, 25´8 kg zituen. || Talentu bat urre edo zilarrari zegokion alegiazko diru banakoa. || Herr. Gaitasun berezia; adimena. Zure memoria ez da ugaria, talentu eria, gorputza nagia, errespetu gutxiko bertsolaria.