Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

takinido

izond. Zool. Dipteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Itxuraz etxeko euliaren antzekoak dira. Bularraldea eta sabelaldea iledunak dituzte. Kolorez berdeak edo beltz eta hori marroixkak izan daitezke. Takinido mota guztien larbak bizkarroiak dira, eta batez ere lepidopteroen barrunbeetan bizi izaten dira. Ekologiaren orekarako onuragarriak dira larba horiek, lepidopteroak gehiegi ugaltzea galarazten baitute. Besteak beste Gymnochæta viridis eta Salmacia divisa izeneko takinido motak dira ezagunak.