Takis Vassiliakis
Greziar eskultorea (Atenas, 1954). Greziar artisauek harria lantzeko zuten teknika ikasi zuen. Takisen lehenengo lanek Zikladetako artea ekartzen dute gogora, eta baita Giacomettiren pertsonaia filiformeak ere. 1954an Parisa joan zen bizitzera, eta urte horretatik aurrera Seinaleak saila osatu zuen, lan mugikorrak eta bertikalak. 1957an erakutsi zituen lan horiek, Montparnasseko eta Saint-Germain-des-Prés-eko espaloietan, su artifizialekin batera. 1961ean Estafilades argitaratu zuen Frantzian. Lan horretan Atenasko auzo miserableetan gaztetan bizi izan zituen esperientziak kontatzen ditu. 1961ean Télélumières eskultura saila erakutsi zuen. Indar magnetikoak erabiltzen dituzten lanak 1960-1990 bitartean sortuak, 1990ean aurkeztu ziren Parisko J.G.M Galerian. 1969an Eskultura hidromagnetikoak saila osatu zuen. Argi seinaleak sail berri bat egin zuen 1990ean Défenseko Arku Handirako. Pintura magnetikoak edo Telepinturak (1962-1972) sailean, kono metalikoak, antenak, diskoak, kolore bakarrean margotatuako ehunetik oso tarte txikira jartzen ditu, eta era horretan objektu horien itzala proiektatu egiten da. 1965-1966 bitartean musika tresna batzuk asmatu zituen, Teleskultura musikalak, gitarra elektroniko modukoak. 1968an Hydrodynamics sortu zuen: uretan zegoen makina bat, itsasoko uhinak elektrizitate bihurtzen zituena. 1986an musika, dantza, erotismoa eta argia bildu zituen erakusketa batean. 1981ean, bestalde, Georges Pompidou zentroan gune bat sortu zuen, zeinetan Teleargiak gizonak zuzentzen ez duen orkestra erraldoi baten buruan zeuden, eta 1983an, Sofoklesen Elektra laneko dekoratuak egin zituen.
- takigrafia
- takikardia
- takimetro
- takinido
- takioi
- Takis Vassiliakis
- Takizawa Bakin
- Takla Makan Basamortua
- takoi
- takometro
- Taksila