takikardia
iz. Med. Bihotz taupaden lastertzea. Minutuko 90 taupadatik gorako maiztasunari deitzen zaio takikardia. Fisiologikoa izan daiteke (jaio berriarena, ahalegin baten ondoriozkoa edota emozio batek eragina), baina, askotan, bestelako eritasun edo sintomekin batera ageri ohi da (sukarra, bihotzeko gaixotasunak, etab.).