Takla Makan Basamortua
edo Taklimakan Shamo. Txinako Xingiang edo Xinkiang-eko hareazko basamortua, munduko zabalenetako bat (270.000 km2). 1.200-1.500 m-ko garaiera du mendebalean eta hegoaldean, eta ekialdean eta iparraldean 800-1.000 m artekoa. Takla Makan-eko klima kontinentala da, ez oso beroa eta euri gutxikoa. Alubioizko materialez osatutako geruzaren gainean hareazko 300 m inguruko geruza aurkitzen da. Geruza horretan haizeak hainbat egitura topografiko moldatzen ditu, 200-300 m garai diren duna piramidalak, besteak beste. Kun Lun mendietatik datozen ibaiak desagertu egiten dira basamortuan barna 100-200 km inguru sarturik.
- takimetro
- takinido
- takioi
- Takis Vassiliakis
- Takizawa Bakin
- Takla Makan Basamortua
- takoi
- takometro
- Taksila
- taktika
- taktiko