Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

takioi

iz. Fis. Atomoaren Partikulen teorian, argiarena baino lastertasun handiagoa duen partikula. Erlatibitatearen teoriarekin bat dator takioiaren izatea, erlatibitatearen teoria, berez, izan daitekeen lastertasun handiena argiarena dela oinarritzat harturik formulatu bazen ere. Partikula arruntak, elektroiak adibidez, argiaren lastertasuna baino txikiagoa izan dezake baina, takioia argiaren lastertasunaz gainetik besterik ezin izan daiteke. Energia galduz gero, takioia azeleratu egingo litzateke.