Takemitsu, Toru
Japoniar musikagilea (Tokio, 1930). Bere kasa ikasi zuen gehienbat, 1948-1950 urteetan Yasuji Kiyose musikagilearengandik ikasitakoa izan ezik. 1951. urtean margolari, poeta eta musikagileek elkarrekin saioak egiteko mintegi bereziak antolatu zituen Tokion. Takemitsuren musikak Schönberg, Messiaen eta Schaeffer-en musika konkretuaren eragina izan zuen hasieran. Geroago, japoniar musika tresnekin, elektronika teknikarekin eta serieko musikarekin lan egin izan du. Aipagarriak ditu orkestrarako Requiem (1957); Zuhaitzen Musika (1961); Azaroko urratsak (1967); Asterismo (1968); ganbera musika, eta pianorako lanak.
- Takamatsu
- takar
- taka-taka
- takateko
- Takatsuki
- Takemitsu, Toru
- taket
- takigrafia
- takikardia
- takimetro
- takinido