Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taganrog

Errusiako hego-mendebaleko hiria eta portua, Rostov-eko eskualdean, Tangarog-eko golkoaren ertzean (Azov itsasoa). 291.000 biztanle. Industria da ekonomia jarduera nagusia (altzairugintza, metalurgia, ontziolak, kimika industria). 1698. urtean Petri Handiak sortu zuen hiria. XIX. mendean garauak esportatzen ziren, eta gaur egun Donets-eko ikatza. Krimeako gerra garaian kalte izan jasan zituen hiriak frantses-britainiar itsas-armadaren bonbardaketak zirela eta.