Ta-hsueh
edo Daxue Shan. Txinako hego-mendebaleko mendiak, Szechwan-eko probintziaren mendebalean. Mendialdeak 6.000 m-tik gorako gailur asko ditu, elurrak eta glaziarrek estalita urte osoan zehar. Horien artean garaiena Gongga Shan edo Minya Konka da (7.437 m). Mendi horietako ibaietako ura Yang Tse Kiang ibaira doa.