Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tagalo

iz. Filipinetako hizkuntza.  v  Tagalo hizkuntza. Austronesiar hizkuntza (malaysiar-polinesiarra), Filipinetako erdialdean mintzatzen dena, eta pilipinoaren jatorria izan dena (pilipinoa da Filipinetako hizkuntza ofiziala, ingelesarekin eta espainierarekin batera). 10 milioi filipinatarren ama hizkuntza da; pilipinoa 25 milioi filipinatarren ama hizkuntza edo bigarren hizkuntza da. Irakaskuntzan nahitaezkoa da.