Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taejön

Hego Koreako hego-ekialdeko hiria eta Ch’ungch’ong-namdo probintziako hiriburua, Taejön ibairen ertzean, Seul hiriaren hego-ekialdean. 1.062.084 biztanle. Unibertsitatea. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Industria (ehungintza, makineria, kimika industria, larrugintza) da ekonomia jarduera nagusia. Koreako gerra garaian (1950-1953) Koreako Errepublikako hiriburua izan zen eta % 70ean suntsitu zuten hiria.