Tabucchi, Antonio
Italiar idazlea (Vecciano, Pisatik hurbil, 1943). Ikasketak Pisako Unibertsitatean egin zituen, eta ondoren portugaldar literaturako irakasle izan zen Genoako Unibertsitatean. 1971n argitaratu zuen lehenengo lana, portugaldar poeta surrealisten antologia bat. Handik lau urtera argitaratu zuen sormenezko lehenengo lana: Piazza d'Italia, kontakizun laburren bilduma bat. 1982an Luigi Russo saria eman zioten Joko alderantziz fikziozko lanagatik eta handik urtebetera Pin portuko emakumea. Gaueko hindua (1984) eta Garrantzirik gabeko akats txikiak (1985) dira Tabucchiren fikziozko beste lan batzuk. Lan handia egin du Fernando Pessoaren lana Italian ezagutzera emateko. 1988an bi liburu argitaratu zituen: Poeta gezurti bat da eta Hodaiertzeko lerroa eleberria. Lisboan bizi da eta Italiako Institutuko zuzendari da han. 1997an Damasceno Monteiroren buru galdua eleberria argitaratu zuen. Lan horretan estatu hilketen gaia lantzen du. 1998an Nossack saria irabazi zuen, Alemaniako sari nagusietako bat.
- Tabira
- tablatura
- Tabor
- Tabriz
- tabu
- Tabucchi, Antonio
- tabula rasa
- Tadao, Ando
- tadjik
- tadjikera
- Tajikistan