tablatura
iz. Mus. Antzinako musika idazkeraren sistema, notak erabili ordez, musikariak behatzak non jarri behar zituen adierazteko zeinuak (letrak edo zenbakiak) erabiltzen zituena. Tablaturak laut, gitarra, bihuela eta organorako idatzi ohi ziren Berpizkunde eta barroko aldian. Gaur egun gitarrarako, ukelelerako edo herri musikako beste tresnetarako erabiltzen da.