edo Thabor. (Arab. Yabal Tur edo Tabur). Israelgo iparraldeko mendia, Behe Galilean, Jordan ibaiaren eta Tiberiades aintziraren mendebalean. 588 m. Tradizioaren arabera, mendi horretan gertatu zen Jesusen antzaldaketa. 1217an, gurutzatuek Tabor mendian setiatu zituzten sarrazenoak.