Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tabriz

(Pertsieraz Tauris). Irango ipar-mendebaleko muturreko hiria eta Ekialdeko Azerbaijan probintziako hiriburua, Talja ibaiaren ertzean. 971.482 biztanle. Unibertsitatea. Aireportua. Merkataritza eta industria (ehungintza, petrolio findegiak, nekazaritzarako makineria, eraikuntzarako gaiak, motorrak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Lurrikara ugari gertatzen diren eremuan dagoen arren monumentu ugari gorde ditu. Aipagarriak dira, besteak beste, 1465-1466 urteetako Musjed-e Kabud mezkita (Mezkita urdina) eta XIV. mendeko hiri gotortua. v Historia. XIII. mendearen bukaeran, mongol agintarien garaian alegia, Irango hiriburu eta intelektualen gune nagusi izan zen. Safawien garaian, halaber, Pertsiako hiriburua izan zen. Turkiarren eta errusiarren mende egon zen ondoren. 1946an Azerbaijango errepublika demokratikoko hiriburu egin zuten baina berehala konkistatu zuten irandarrek. Lurrikara ugari izan dira hirian (K.a. 791, K.o. 858, 1041, 1721, 1727, 1780).