Szent-Györgyi, Albert
Hungariako biokimikaria (Budapest, 1893 - Woods-Hole, Massachussetts, 1986). Medikuntza ikasketak Budapesten egin zituen. Irakasle izan zen Presburgo, Praga, Berlin, Hanburgo, Leiden eta Groninga-ko unibertsitateetan. 1947an Estatu Batuetara joan zen. Gorputzaren metabolismoa aztertu zuen. 1929an C bitamina (azido askorbikoa) aurkitu zuen. 1934an B6 bitamina (pyridoxina) bakartu zuen, Smith-ekin batera. PP bitamina ere (amido nikotinikoa) aurkitu zuen. 1937an Medikuntzako Nobel saria eman zioten.