Szechenyi, Istvan
(Sarvar-eko kondea, Magiar Handia deitua). Hungariako politikaria (Viena, 1791 - Döbling, 1860). Austriako gudarostean borrokatu zen. 1815etik Europan zehar bidaiatu zen erakunde politikoak aztertzeko eta hala jabetu zen merkataritzaren eta industriaren garrantziaz eta bere herrialdeko ibaiak garraiorako egokitzeko beharraz. Berrikuntzak sustatu zituen ekonomiaren eta kulturaren alorrean; nekazaritza eguneratzen saiatu zen, laborarien morrontza kendu zuen eta komunikabide sare bat sortu zuen. 1833an Danubioko Nabigazio Elkartea sortu zuen; Buda-ren eta Pest-en arteko lehenengo zubi eskegia eraikiarazi zuen. Liberal moderatua zen eta liberal erradikalak aurka izan zituen. 1848an Hungariako lehenengo gobernuko kide izendatu zuten; urte hartan bertan gaixotu, eta erietxe batean eman zituen bere azken urteak.