Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Szechuan

edo Sichuan. Txinako hego-mendebaleko probintzia. 569.000 km2. Hiriburua: Txeng-tu edo Txengdu. Hiri nagusiak: Txongjing, Neijiang, Zigong, Nantxong. Txinan biztanle gehien dituen probintzia da: 70 milioi (1968). Ibaiak: Yangtse eta haren ibai adarrak: Minjiang, Tuojiang, Fujiang, Jialingjiang. Antzinako Xikang probintziak eta Arro Gorriak osatua dago. Xikang probintzi autonomoa izan zen 1955 arte; 3.000 metrotik gorako mendiek eta haran sakonek osatzen dute; yi herria eta tibetarrak dira Xikang-eko etnia nagusiak. Arro Gorria muinoz, 2.000 metro inguruko mendiz eta haranez osatutako lurraldea da, erdian 6.000 km2ko ordokia duela. Sichuaneko klima kontinentala da. Nekazaritza: arroza, garia, artoa, patatak, barazkiak, tabakoa. Industria: gatza, ikatza, urrea, petrolioa, gas naturala, ehungintza.