Szymanowski, Karol
Poloniar musikagilea (Tymoszówka, Ukraina, 1882 - Lausana, 1937). 1906-08. urteetan Berlinen eta Leipzig-en bizi izan zen eta Wagner, Reger eta Strauss musikagileen lanak aztertu zituen. Haien eragina nabaria da idatzi zituen lehen sinfonietan. Geroago, Stravinskik eta Debussyk ere eragina izan zuten haren lanetan. 1926. urtean Varsoviako kontserbatorioko zuzendari izatera iritsi zen. Pianista bikaina zen eta maila handiko lanak idatzi zituen musika tresna horretarako. Szymanowski-ren lan aipagarriak dira: operak: Hagith (1912-13); Rogerio erregea (1920-24); Harnasie (1926-31) balleta; pianorako Metopak (1915) eta Maskarak (1916); Laugarren sinfonia (1931-2); Stabat Mater (1925-26) bat, eta korurako Veni Creator (1930).