Stoney, George
Irlandar fisikaria (King´s County, Irlanda, 1826 - Londres, 1911). Berak erabili zuen lehen aldiz elektroia elektrizitatearen oinarrizko banako gisa. 1848an W. Parsons Rosse astronomoarekin lan egin zuen. Molekulen fisikan eta gasen zinetikari buruz egin zituen lanen ondorioz, baldintza aldagabeetan dagoen gas bolumen bateko molekula kopurua aurkitzeko gai izan zen. Elektroien kargaren balioa lortzeko Stoneyren metodoa ospetsua izan zen arren, emaitzak ez ziren zuzenak izan, hidrogeno gramoaren atomo zenbakia oker finkatu zuelako.