Storm, Theodor
Alemaniar poeta eta eleberrigilea (Schleswig, 1817 - Hademarschen, 1888). Poesian, alemaniar errealismoaren jarraitzaile nagusietakoa izan zen. Beranduko erromantizismotik hartu zituen poesia ereduak, eta E. Mörike, G. Keller, P. von Heyse eta I. Turgenev izan zituen adiskide. Storm-en hasierako poesia lirikoak abestien antzekoak ziren, soilak. Maitasuna, izadia eta herriari zion maitasuna izan ziren gai erabilienak (Gedichte, 1852, Olerkiak). Legegizona izan zen lanbidez, eta Husum-en aritu zen lanean 1853. urte arte, baina daniarrek Schleswig hartu zutenean handik joan beharra izan zuen. Aberriaren gaia askotan aipatu zuen garai horretako lanetan. Lirikaren aldirik gorena 1865ean, emaztea hil zitzaion urtean izan zuen. Urte horretan idatzi zuen Tiefe Schatten poema libura. Harrezkero gero eta errealismo kutsu handiagoa zuten eleberriak idazten hasi zen, besteak beste: Immensee (1850), haurtzaroko oroitzapenak biltzen dituena, Der Schimmelreiter (1888, Zaldi zuriko zaldikoa), Pole Popenspäler (1864), Im Schloss (1861, Gazteluan).