Stamitz, Johann Wenzel
Txekiar musikagilea eta biolinista (Deutsch-Brod, Bohemia, 1717 - Mannheim, 1757). Aitarekin ikasi zuen biolina jotzen. 1745. urtetik aurrera Mannheim-go gorteko musika zuzendaria eta orkestrako zuzendaria izan zen. Mannheim-go eskola izenekoaren sortzaile izan zen. Eskola haren bitartez XVIII. mendeko orkestrarako musika moldaketa eta sinfoniaren aurrerabidea bultzatu zituen. Sinfoniagile eskola horrek eragin handia izan zuen Mozartengan. Berrogeita hamar sinfonia, hamabi kontzertu biolinerako, eta sonatak biolinerako idatzi zituen, besteak beste. Stamitzen semeak ere, Karl Philip eta Anton Thadäus, musikagileak eta biolin-jotzaileak izan ziren.