Souster, Raymond
Kanadar poeta (Toronto, 1921). 1939an kutxazain gisa lan egin zuen Merkataritza Banketxean, eta 1941ean Royal Canadian Air Force konpainian sartu zen. Eskozia Berrian izan zen, Ternuan eta Ingalaterran. Handik itzuli zenean, banketxean lan egiten hasi zen berriro. Bere karreran zehar, zenbait aldizkari argitaratu zituen: Direction (1943-1946), Enterprise (1948), Contact (1952-1954) eta Combustion (1957-1960). 1964an Governor General saria eman zioten, The colour of the times bildumarengatik. Nazionalismo kanadar baten aldeko jarrera hartu zuen. Inguratzen duen munduaren lekukotasuna eman du bere poesian. Bere hiriaren errealitatea objektibotasunez eta samurtasunez erretratatu zuen aldi berean. Lanik aipagarrienak: Whan we are young (1946), Go to sleep world (1947), City Hall street (1951), Shake hands with the hangman (1953), A dream that is dying (1954), For what time slays (1955), Walking death (1955), The selected poems (1956), Crepe-hanger´s carnival (1958), A local pride (1962), As is (1967), Place of meeting (1962), Twelve new poems (1964), Ten elephants on Yonge Street (1965), Change-up (1974), Extra innings (1977) eta Hanging in (1979).