Southey, Robert
Ingeles poeta, historialaria, biografoa eta itzultzailea (Bristol, 1774 - Greta Hall, Keswick, 1843). Coleridge eta Wordsworth poeten laguna izan zen, eta haiekin batera, mailarik gabeko gizartea sortu nahi izan zuen Pennsylvanian. Frantziako iraultzaren idealak gogoko zituen, eta hura izan zen haren zenbait lanen gaia (Wat Tyler antzerkia eta Joan of Arc poema). Portugalen idatzi zuen Thalaba the Destroyer (1801) kontakizun poema. Biografiak ere idatzi zituen: The Life of Wesley (1820), The Life of Nelson (1813), Life and Progress of Methodism (1920). Byron poeta aurkakoa izan zuen, eta Southey-ren poemen parodiak egin zituen. Zenbait poema liriko, balada eta poema komiko izan ezik, haren poesiak ez dira oro har prosa lanak bezain aintzat hartuak.