Soutine, Chaim
Lituaniar margolaria (Smilovitxi, 1894 - Paris, 1943). 1910ean Vilna-ko Arte Eskolan egin zituen margolaritza ikasketak. Handik Parisa joan zen 1913an. Cormon akademian hasi zen ikasten, baina berehala utzi zituen ikasketak, eta Parisko Eskolako taldearekin hasi zen lanean. A. Modigliani margolariak laguntza handia eman zion Parisen bizi izan zituen urte larrietan. Kolore biziak erabili zituen Soutinek, eta askotan ikuspegi eta erretratu goibelak egin zituen, gizonaren gaiztakeria eta ustelkeria salatzeko. Haren lanak dira, besteak beste: Le Bain de Pieds (1931), Arbres couchés (1923), Le Village (1923), Patissiers saila (1922).