Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

solenido

izond. Zool. Kusku bikoen klaseko izen bereko familiako soinberez esaten da. Kanpotik begiratuta hezurrezko ganibeta baten kirtenaren itxura dute. Kutelidoen familiakoen antz handia dute; horiek kusku zuzenagoak eta konkortuagoak, eta kuskuak ixteko giltza-hortz bakarra dute. 20 cm inguru luze izaten dira. Itsaso epeletako hondartzetan, ura iristen den mugan, hondarraren azpian gordeta egoten dira. Solen genero izenekoak dira ezagunenak.