solenoide
iz. Elektr. Burdin harizko bobina luzatua, normalean zilindro erakoa, korronte elektrikoak igarotzen duenean eremu magnetikoa sortzen duena. Burdin hariaren luzera l baldin bada, sekzioa S eta espira kopurua N, solenoidearen autoindukzioa hau da: L = µSN2/l; µ ingurunearen irazkortasun magnetikoa dela.