Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

soleido

izond. Zool. Pleuronektiformeen ordenako izen bereko arrainez esaten da. Oso gorputz zapala dute, arrautzaren formakoa; ezker eta eskubi, burutik isatserainoko hegal luze bana dute, eta oso arantza sarriak. Isatsa bera biribil samarra dute. Kolorez marroixkak eta orbandunak izaten dira gaineko aldean, zurixkak azpikoan. Denborarik gehiena itsasazpian hondarrartean ematen dute. Itsaspeko animalia txikiak eta arrainak jaten dituzte. 100 bat arrain mota biltzen dira soleidoen baitan; ezagunenak mihi-arraina eta erromeroa dira.