Soler Sardá, Josep
Katalan musikagilea (Bartzelona, 1935). Bartzelonan egin zituen ikasketak. 1960an Montecarloko Operaren lehen saria irabazi zuen Agammenon-ekin. Erdi Aroko, Berpizkundeko eta Barrokoko estiloak Stravinski, Bartok eta Messiaen-ekin nahastu zituen, eta gero eta musika molde abstraktuagoak erabili zituen teknika serialaren eta elementu inpresionista eta espresionistak txertatzen hasi zenez geroztik. Musikagile independentea da eta eragin handia izan du geroztikakoengan. Lanik aipagarrienak: Biola eta orkestrarako kontzertua (1979); Shakespeareren hiru soneto (1979). Teorialari gisa, hauek ditu idatzitako lanik inportanteenak: Fuga, historia y técnia (1980, Fuga, historia eta teknika); Historia de la música (1982, Musikaren historia); Monografía sobre Tomás Luis de Vitoria (1983, Tomás Luis de Vitoriari buruzko monografia).
- solemne
- solenido
- solenodonte
- solenodontido
- solenoide
- Soler Sardá, Josep
- Soler, Antonio
- Soleri, Paolo
- solezismo
- solfa*
- solfatara