Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

solenodontido

izond. Zool. Intsektujaleen ordenako izen bereko familiako animaliez esaten da. Bi animalia mota biltzen dira familia horren barnean. Itxuraz arratoiaren antzekoak dira, baina hura baino handiagoak, mutur-luzeagoak eta ile latzagokoak eta gogorragokoak. Belarriak zabal samarrak dituzte, eta begiak aldiz oso txikiak. Kuba eta La Española uharteetan bizi dira.