Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

solenodonte

. iz. Zool. Solenodontidoen familiako bi ugaztun intsektujaleren izena. Arratoiaren oso antzekoak dira, hura baino mutur-luzeagoak; ileak ere hark baino luzeagoak eta gogorragoak dituzte. Animalia gau zaleak dira. Ezagunenak Kubako solenodontea (Solenodon cubanus edo Atopogale cubana) eta Haitiko solenodontea (Solenodon paradoxus) dira.