Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sodoma

Antzinateko hiria, Itsaso Hileko uren azpian bide dena. Bibliaren arabera, hango biztanleen lizunkeria zela eta, Gomorrarekin batera Jainkoak bidaliriko sufreak eta suak desegin zuten K.a. 1900 inguruan (Genesia, XIX-V). || Arkeologia ikerketak frogatu duenez, lurraldea emankorra zen Erdialdeko Brontze Garaian (K.a. 2000 - 1500 inguru), zenbait ur lasterrek nekazaritza ziurtatzen zuelarik. Hirien suntsidura lurrikara batek ekarri bide zuen.