sodoku
iz. Med. Spirilum muris mikroorganismo kiribilak sortzen duen eritasun kutsakorra, arratoi, katu, sagu eta batzuetan katagorrien hozkaden ondorioz gizonaren gorputzean sartzen dena. Txinan eta Japonian agertzen da batez ere. Animaliak hozka egin eta handik bitik zortzi astera handitu bat agertzen da, eta, geroago, sukarra eta zuldarra. Antibiotiko sendoak erabiltzen dira sendabide gisa.